Beste behin ere korrikalariz beteko dira Goizuetako txokoak. Maiatzaren 18an, jokatuko dute Goizutrail lasterketaren bederatzigarren edizioa. Lasterketan parte hartzeko bi ibilbide jarri dituzte aukeran: ibilbide motza eta luzea. Ibilbide motzak 10,6 kilometro izanen ditu eta bakarka edo bikoteka parte hartzeko aukera eman dute. Ibilbide luzea egitea aukeratzen dutenek, Artikutzan barrena egin beharko dute lasterka eta 25,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Aurten aldaketak egin dituzte ibilbidean eta lasterketa luzea egin behar dutenek, Enekolorritik aurrera segituko dute, Arainburuko tontorra zapaldu, Beltzuntzara joan eta plazan bukatuko dute itzulia.
Narbarteko gazteek antolatuta, larunbat honetan, maiatzaren 18an, Narbarteko I. Mendi Martxa eginen dute. 09:00etan plazatik aterako dira eta Oteixon izanen dute ibilbideko punturik altuena. Eguerdian bazkaria eginen dute eta arratsaldean musean aritzeko aukera eta poteoa izanen dituzte.
‘Zubiak zeharka’ goiburupean egitarau zabala prestatu dute eta Ituren ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide eginen da Oraingoz 175 udalerri inguru dira Euskal Herriaren luze-zabalean udalerri euskaldunak, biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak.
Larunbatean 09:30ean hasiko da izen-ematea eta 10:00etan abiatuko da lehen bikoteaLesakako San Fermin jubilatuen elkarteak ibilaldi arautua antolatu du maiatzaren 18an. Larunbatean 09:30ean hasita eman daiteke izena eta 10:00etan abiatuko da lehenbiziko bikotea.
Besta giroan murgilduko da herria hilaren 18an, larunbata. Egun horretarako antolatu du Barraskilo Gazte Taldeak Gazte Eguna, eta egun osoan zehar izanen da zer egin. Bazkariko txartelak erosteko azken eguna ortzirale honetan izanen da.
Larunbatean lortutako diru guztia Yala Nafarroa Palestinarekin Plataformara bideratuko dute
Lortutako diru guztia Yala Nafarroa Palestinarekin Plataformara bideratuko dute
Leitzako Kultur Aroaren baitan, Orreaga 824. urteurrena. Gure estatuaren sorrera erakusketa ikusgai egonen da Leitzako Herri Aretoan maiatzaren 21etik 25era, 19:00etatik 20:30era. Aurretik, maiatzaren 18an, aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute Peru Harrin. Iñigo Larramendik, Iñaki Perurenak, Jeiki Abesbatzako kideek eta Aurrerako dantzariek parte hartuko dute 18:00etan hasiko den ekitaldian.
Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko ikasleek gitarra klasikoko errezitaldia emanen dute bihar, larunbata, Donamariako Dorrean. Emanaldia 18:30ean izanen da debalde. Haritz Sagaseta herritarraren ekimenez antolatu dute emanaldia.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |