Tenperatura jaitsierarengatik, horma edo izotza eta elurra 500 metrotik goiti egin dezakeela ere jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
Gainerakoan, azken bi egunetako datuei begira hasi da TTIPI-TTAPA, tenperatura beherakada zenbatekoa izan den ikusteko, eta Nafarroako Gobernuak eskualdean barna dituen estazio meteorologiko automatikoetako tenperatura minimoen datuak bildu ditu.
Tenperatura minimoak
Estazio meteorologikoak | Asteazkena, ilbeltzaren 17a | Ortzeguna, ilbeltzaren 18a |
Bera (Larretagaina) | 14,6 | 3,2 |
Doneztebe | 12,5 | 6,4 |
Etxalar (Orizkiko lepoa) | 14 | 3 |
Goizueta | 14,8 | 6 |
Baztan (Gorramendi) | 8,1 | -1,1 |
Baztan (Iñarbegi) | 11,7 | 3,2 |
Lesaka (Astazelaieta) | 14,4 | 5,5 |