Nafarroako Eskola Kontseiluak Nafarroako ikastetxeetako jardunaldi mota arautuko duen foru aginduaren proiektua onartu zuen joan den azaroan, eta horren arabera, heldu den ikasturtetik aitzinera eskolak goizez eta arratsaldez izatea erabaki zuen. Jardunaldi jarraitua edo malgua nahi izan dutenek, ordea, aldaketarako prozesua hutsetik egin behar izan dute, horren barrenean, behar diren botazioak eginez. Eskualdean, Arantza, Bera eta Narbarteko eskolak dira aldaketarekin aitzinera ez egitea erabaki dutenak.
Eskualdeko ikastetxeei erreparatuz, ia gehienek jarraitua izanen dute. Hamar dira jardunaldi zatitua izanen duten ikastetxeak: Amaiurko eskola, Baztan Ikastola, Bortzirietako bortz eskolak, Berako Labiaga ikastola eta Jesusen Bihotza ikastetxea, eta Narbarteko eskola. Ikasturte honekin konparatuz, Amaiurko eta Etxalarko eskolak dira jardunaldia aldatuko dutenak.
BAZTAN | 2023/2024 ikasturtea | 2024/2025 ikasturtetik aitzinera |
---|---|---|
Almandoz IP | Jarraitua | Jarraitua |
Arraioz IP | Jarraitua | Jarraitua |
Azpilkueta IP | Jarraitua | Jarraitua |
Elizondo IP | Jarraitua | Jarraitua |
Erratzu IP | Jarraitua | Jarraitua |
Gartzain IP | Jarraitua | Jarraitua |
Irurita IP | Jarraitua | Jarraitua |
Lekaroz IP | Jarraitua | Jarraitua |
Oronoz IP | Jarraitua | Jarraitua |
Ziga IP | Jarraitua | Jarraitua |
Amaiur IP | Jarraitua | Zatitua |
Arizkun IP | Jarraitua | Jarraitua |
Baztan Ikastola | Zatitua | Zatitua |
MALERREKA | 2023/2024 ikasturtea | 2024/2025 ikasturtetik aitzinera |
---|---|---|
Doneztebe IP | Jarraitua | Jarraitua |
Ituren IP | Jarraitua | Jarraitua |
Saldias IP | Jarraitua | Jarraitua |
Sunbilla IP | Jarraitua | Jarraitua |
BORTZIRIAK | 2023/2024 ikasturtea | 2024/2025 ikasturtetik aitzinera |
---|---|---|
Etxalar IP | Jarraitua | Zatitua |
Lesakako ikastola | Jarraitua | Jarraitua |
Arantza IP | Zatitua | Zatitua |
Bera IP | Zatitua | Zatitua |
Berako ikastola | Zatitua | Zatitua |
Berako Jesusen Bihotza | Zatitua | Zatitua |
Igantzi IP | Zatitua | Zatitua |
Lesaka IP | Zatitua | Zatitua |
LEITZALDEA-URUMEALDEA | 2023/2024 ikasturtea | 2024/2025 ikasturtetik aitzinera |
---|---|---|
Areso IP | Jarraitua | Jarraitua |
Goizueta IP | Jarraitua | Jarraitua |
Leitza IP | Jarraitua | Jarraitua |
BERTIZARANA | 2023/2024 ikasturtea | 2024/2025 ikasturtetik aitzinera |
---|---|---|
Legasa IP | Jarraitua | Jarraitua |
Narbarte IP | Zatitua | Zatitua |
XARETA | 2023/2024 ikasturtea | 2024/2025 ikasturtetik aitzinera |
---|---|---|
Urdazubi-Zugarramurdi IP | Jarraitua | Jarraitua |
Familien botazioak
Jardunaldi aukeraketarekin lotuta, familien artean egindako botazioen emaitza batzuk bildu ditu hemen TTIPI-TTAPAk. Kontuan izan behar da, aldaketa egiteko familien botoen % 60 beharrezkoa zela.
Etxalarko kasuan, jarraituaren aldeko botoak 34 (% 65) izan ziren eta zatituaren aldekoak 18 (% 35). Zazpik botorik eman ez zutenez, jarraituaren aldeko botoak % 57,62 izan ziren. Ez zen lortu aldaketa egiteko behar zen botoen % 60, eta hala, nahiz eta gehienek jarraituaren alde egin, heldu den ikasturtean jardunaldi zatitua izanen dute.
Iruritako eskolan, familien artean egindako botazioan, jardunaldi jarraituaren aldeko boto kopurua % 87koa izan zen.
Baztan Ikastolan, ikasturte honetan, jardunaldi zatituarekin ari dira. Jardunaldi jarraitura pasatu ahal izateko prozesua ireki zuten, baita bozketa egin ere, eta berriz ere emaitza jardunaldi zatituaren aldekoa izan zen. Hortaz, 2024-25 ikasturtetik aitzinerat hala segituko dute.
Goizuetako Andres Narbarte eskolan, 67ko erroldatik 58k jarraituaren alde egin zuten, eta hiruk zatituaren alde. Beraz, jarraituarekin segituko dute.
Saldiasko eskolan, familien nahia argia izan zen: % 100ak jarraituaren alde egin zuen.
Doneztebeko San Miguel ikastetxean, 270eko erroldatik 226 boto izan ziren. Horien artean, 197k jarraituaren alde egin zuten eta 29k zatituaren alde.