Erreka eskubaloi taldeak galdu egin du lauko finaleko finalerdia Lekunberrin, Malerrekatik hurbildutako marea urdinaren babesa izan arren

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 29a, 08:00

Errekako eskubaloi taldeak lauko finalean gogoan izan zituen Joxe Irigoien eta AInara Marizkurrena.

Txapeldun izateko lehen kanporaketa maldan goiti paratu zaio BRT Menditarrak errugbi taldeari

Apirileko azken asteburua garrantzitsua izan da eskualdeko kirol talde aunitzentzat. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek Lekunberrin jokatu zuten lauko finalean Malerrekatik joandako marea urdinaren babesa izan zuten, baina ez zen aski izan denboraldiko partida guztiak irabazi dituen BM Loyolari irabazteko (33-26). Errekak Joxe Irigoien eta Ainara Marizkurrena ere gogoan izan zituen. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak Lekarozen jokatu zuen txapeldunen play-offeko lehenbiziko kanporaketako joanekoa, baina Bilboko Unibertsitateko taldea ongi nagusitu zitzaion (15-32). Itzulerakoa falta da Bilbon, baina zail dago finalerdietarako sailkatzea. Futbolean, Beti Gazteko gizonezkoek, Gure Txokoak eta Donezebek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten; Beti Gazteko emakumeek eta Baztango bigarren taldeak berdindu eta Baztanek eta Aurrerak galdu.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Orti Arotzena eta Iker Agirretxe) – Tolosa 1

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Erriberi 2 - CD Baztan 0

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

UCD Burlades B 5 - Aurrera KE 0

CD Universidad de Navarra 0 - Doneztebe FT 1 (Aimar Leatxe)

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Beti Kozkor B 0 - CD Baztan B 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 6 (Andoni Otxotekok 2, Mikel Irazokik 2, Mikl Morxillo eta Antoni Telletxea) – Elgoibar B 1

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Idoia Garde eta Olaia Mendiburu) – Antiguoko 2

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Ona 0 – Beti Gazte 2 (Aritz Lizarrondo eta Aimar Otxandorena)

Astigarragako Mundarro 0 - Gure Txokoa 1 (Mikel Zozaia)

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Pamplona B 4 - CD Baztan 2 (Antton Telletxea eta Haritz Bidegain)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

AD Mendillorri A 2 - Aurrera KE 0

CD Universidad de Navarra 13 - CD Baztan B 2 (Mikel Sansiñenaren golak)

Doneztebe FT 1 (Izei Astibia) – Berriozar B 0

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Beti Kozkor 4 - Aurrera KE 4 (Eunate Belauntzaran, Haizea Baraibar eta Lena Estebanek 2)

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Mariño CD 2 - Beti Gazte 0

Gure Txokoa 1 (Inahar Taberna) – Arrupe Chaminade 1

Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailako udaberriko kopako kanporaketa

Ostadar 2 - Gure Txokoa 2 (Oier Martin eta Unax Oiartzabal). Penaltietan 5-4 galdu zuen Gure Txokoak.

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailako kopan

CD Valle de Egues A 0 - CD Baztan 6 (Ander Garatek 2, Aimar Lizasoain, Eneko Mayora, Julen Elizaintzin eta Ekaitz Franzesena)

Doneztebe FT 3 (Jon Ander Etxebestek 2 eta Hegoi Andresena) – CD Inter de Pamplona 3

CD Atarrabia 1 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 1 (Haizea Otaegi) – Arrupe Chaminade 2

Nafarroako neska kadete infantilak

UD Mutilvera B 2 - Beti Gazte 0

CD Baztan 7 (Eider Urrutiak 3, June Garmendia, Janire Daguerre, Olaia Alegre eta Iraide Obregozo) - Aurrera KE 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen maila

JD San Jorge 2 - CD Baztan 7

Doneztebe FT 3 (Aimar Etxeberriak 2 eta Anartz Ezkurra) – Beti Kozkor A 4

CD Zizur 1 - Aurrera KE 2 (Hodei Sagastibeltzaren golak)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

SD Lagunak 2 - Doneztebe FT 2 (Unai Oteiza eta Peio Mariezkurrena)

CD Baztan 1 (Hegoi Azkarate) – CD Liceo Monjardin 2


Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopa

Ostadar 1 - Gure Txokoa 4 (Limber Albarca, Cosmin Jolescu, Ibon Pombar eta Yasir El Ouafi)

Futbol 8 neska infantil-alebinak

Gure Txokoa A – CD Ardoi A

CD Peña Azagresa B - Gure Txokoa B

Baztan A 7 – CF Sabeit Femenino 0

 


ARETO FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

GCH Garbayo Chivite Cintruenigo FS 5 - Aurrera A 1 (Aitor Alkorta)

Aurrera B – AD San Juan A, maiatzaren 1ean, asteazkenean 10:00etan Leitzako kiroldegian.


ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako lauko finaleko finalerdiak

Erreka KE 26 – BM Loyola 33

BM Ardoi 33 – Lagunak 30

Finala: BM Loyola 26 – BM Ardoi 22. BM Loyola txapeldun.

Mutiko kadeteak ligan

Txantrea 21 - Erreka KE 22

Neska kadeteak ligan

BM Bardenas 25 - Erreka KE 24

Mutiko infantilak ligan

Erreka KE 38 – BM Bardenas 32

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen euskal ligako lehen mailaren txapeldunaren play-offeko lehen kanporakoeta, joanekoa

BRT Menditarrak 15 – Universitario Bilbao Rugby 32

Emakumezkoen euskal ligan

Sarako Izarra RT 27 – Neskak Loratzen Getxo errugbia 0

Euskal liga sub 16

Getxo 2009 34 – Txinbaz 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun