Irantzu Idoatek irabazi du larunbatean Senperen egindako Hernandorena bertso sariketa

Ttipi-Ttapa mai 14, 09:30

Larunbatean jokatu zuten Senpereko Larraldea etxean Hernandorena bertsolari gazteen sariketako finala. Irantzu Idoate hazpandarrak irabazi zuen finala, eta bigarren lekuan sailkatu zen Maddi Aiestaran beasaindarra. Eskualdeko ordezkari bakarra, Haira Aizpurua bertsolari saratarra, hirugarren sailkatu zen.

Argazkiak: Bertsularien Lagunak elkartea.

Haira Aizpurua saratarra Hernandorena bertso sariketako finalean ariko da kantuan Senperen

Ttipi-Ttapa mai 09 Xareta   Senpere

Larunbatean, maitzaren 11n jokatuko dute Senpereko Larraldea Etxean Hernandorena bertsolari gazteen sariketaren finala. Saioa 19:00etan izanen da eta eskualdeko ordezkari bakarra ariko da kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai saratarra.