Giro ederra izan da Berako VII. Azienda Ferian

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 29a, 14:00

Azienda izan zen protagonista Beran larunbat goizean. Zazpigarren aldiz egin zuten azienda feria, eta jende aunitz bildu zen ikustera. Ardiak, behiak, zaldiak eta zerriak ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek, eta baita bertako ekoizleen produktuak erosteko aukera eta baserriko tresneria ikustekoa ere.

Eguerdian aizkolarien erakustaldia izan zen Toki Onako estalpean eta ondotik bi saskiren zozketa egin zuten; Sergio Hernandez eta Gurutze Graciarena izan ziren irabazleak. Eguna borobiltzeko, azokako parte hartzaileek otordua egin zuten eskolako jangelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun