Ehunka lagun bildu dira Iruñeko karriketan Nafarroarentzat elikadura subiranotasuna eraiki dadin eskatzeko

Ttipi-Ttapa api 29, 20:00 Mendialdea

12 nekazaritza-entitatek deitu dute larunbateko martxa, eta kontsumo arduratsuko ekimenek, talde ekologistek eta lurraren aldeko taldeek, feministek, gobernuz kanpoko erakundeek eta tokiko entitateek babestu dute, bertzeak bertze. Martxak hiriburuko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu, Baluartetik Gazteluko plazaraino

Erreka eskubaloi taldeak galdu egin du lauko finaleko finalerdia Lekunberrin, Malerrekatik hurbildutako marea urdinaren babesa izan arren

Ttipi-Ttapa api 29, 08:00

Txapeldun izateko lehen kanporaketa maldan goiti paratu zaio BRT Menditarrak errugbi taldeari

Apirileko azken asteburua garrantzitsua izan da eskualdeko kirol talde aunitzentzat. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek Lekunberrin jokatu zuten lauko finalean Malerrekatik joandako marea urdinaren babesa izan zuten, baina ez zen aski izan denboraldiko partida guztiak irabazi dituen BM Loyolari irabazteko (33-26). Errekak Joxe Irigoien eta Ainara Marizkurrena ere gogoan izan zituen. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak Lekarozen jokatu zuen txapeldunen play-offeko lehenbiziko kanporaketako joanekoa, baina Bilboko Unibertsitateko taldea ongi nagusitu zitzaion (15-32). Itzulerakoa falta da Bilbon, baina zail dago finalerdietarako sailkatzea. Futbolean, Beti Gazteko gizonezkoek, Gure Txokoak eta Donezebek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten; Beti Gazteko emakumeek eta Baztango bigarren taldeak berdindu eta Baztanek eta Aurrerak galdu.