Katalin Antxia
«Saltzeko produktuak berriz prest izan arte hilabeteak joanen dira»

Ttipi-Ttapa mai 04, 09:00 Xareta   Sara

Katalin ANTXIA ABASOLO, moda diseinatzailea

Diseinatzailearen Sarako atelierrean lapurrak sartu ziren duela aste batzuk eta «sorkuntza lan guztiak» eta «lanerako materiala» ebatsi zizkioten. Horri buelta eman nahian kanpaina hasi du.

Maiatzeko lehen asteburua erabakigarria izan daiteke eskualdeko kirol taldeentzat

Ttipi-Ttapa mai 03

Eskubaloian kopako finalerdia jokatuko dute Errekako gizonezkoek; errugbian, txapeldun izateko lehen kanporaketaren itzulerakoa BRT Menditarrak taldeak eta Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenetako kanporaketa Sarako Izarrako gizonezkoek Okzitanian 

Maiatzeko lehen asteburuan sartuta, denboraldiko azken txanpan sartuak daude eskualdeko kirol taldeak. Batzuk, liga bukatu eta kanporaketa garaian ere hasi dira. Honela, eskubaloian, Errekako gizonezkoek kopako finalerdia jokatuko dute larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian, partida bakarrera, ligako txapeldun izan den BM Loyola taldearen kontra. Errugbian ere, BRT Menditarrak taldeak txapeldun izateko lehen kanporaketaren itzulerakoa jokatuko du Bilbon, Lekarozen joanekoan galdu ondotik. Sarako Izarrako gizonezkoek, berriz, Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenetako kanporaketa jokatuko dute Okzitanian. Futbolean, kadeteen gorengo mailako derbia jokatuko dute Beti Gaztek eta Gure Txokoak ortzirale arratsean eta lehen mailako infantilena Doneztebek eta Baztanek igande arratsaldean Donezteben. Talde nagusien artean Doneztebek bakarrik jokatuko du etxean.