Ehunka lagun bildu dira Iruñeko karriketan Nafarroarentzat elikadura subiranotasuna eraiki dadin eskatzeko

Ttipi-Ttapa api 29, 20:00 Mendialdea

12 nekazaritza-entitatek deitu dute larunbateko martxa, eta kontsumo arduratsuko ekimenek, talde ekologistek eta lurraren aldeko taldeek, feministek, gobernuz kanpoko erakundeek eta tokiko entitateek babestu dute, bertzeak bertze. Martxak hiriburuko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu, Baluartetik Gazteluko plazaraino

Maiatzaren 12ra arte eman daiteke izena udan haur saharar bat hartzeko

Ttipi-Ttapa api 28, 12:00 Mendialdea

Baztan-Bidasoko Saharaztan taldea faimilien bila ari da, udan haur saharar bat etxean hartzeko Oporrak bakean egitasmoarekin. Nafarroako ANAS elkartearekin batera egiten dute programa hau, Saharako neska-mutiko errefuxiatuei «osasuna, elikadura eta  aisia eman eta gure kultura erakusteko».