Goizeko magazina. Astelehenetik ortziralera, 8:30etik 14:00etara. Orduz-orduko albistegiak, herriz-herriko itzulia, elkarrizketak, musika, lehiaketa, merkatu ttikia, zorion-agurrak…
Eider Perez De Heredia Goñi
Brigada More bat antolatu nahi duzu zure herriko bestetan?

Herrietako bestak gain gainean ditugu. Besta aitzineko antolaketa lanetan burubelarri ari dira herrietako taldeak edo besta batzordeak.

Besta testuinguruan geroz eta ohikoagoak dira bolondresen artean antolatutako 𝗕𝗥𝗜𝗚𝗔𝗗𝗔 𝗠𝗢𝗥𝗘𝗔𝗞, gertatu ahal diren jokabide matxista anitzen eta erasoen prebentzioa, artatzea eta pertsonei eman behar zaien lehen atentzio hori berehalakoa dela bermatzeko estrategia gisa.  

Bi formazio saio izanen dira maiatzaren 4an eta 18an eta Baztango Berdintasun teknikaria den Eider Perez de Heredia Goñirekin egon gara.

 

Futbola. Ganix Zubieta