Hamar urte beteko ditu aurten Bidazi Bidasoaldeko Kontsumo Elkarteak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza eginen dituzte urte osoan. Horietan lehenengo ekitaldia gaur ortziralean izanen da. Goiuri Aresti Alberdik 'Elikadura sistema osasunaren begiradatik' izeneko solasaldia ematen du, Asunek Behatokiaren eskutik, Beralandetan, 19:00etan.
Solasaldiaren ondotik, merienda izanen da azokako produktuekin. Goiuri Alberdi osasun publikoaren elikaduran eta elikadura sistemetan aditua da. Gure eskualdea ere ezagutzen du, 'Ikertu Nahien' proiektuaren baita ere hemendik ibili baitzen joan den urrian.