Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du Nafarroako Eskolartekoa

Ttipi-Ttapa api 29, 13:00

Sei bertsolari gaztek parte hartu zuten joan den ortziralean Iruñean egindako Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 38. edizioan, eta Kattin Madariaga Apaolaza aranztarrak jantzi zuen txapela. Kattalin Lizarraga Mendia leitzarra, berriz, txapeldunorde gelditu zen. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan. 

Lagun ezkutuaren liburuak banatu dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa api 25 Bortziriak   Etxalar

58 lagunen parte hartzearekin, arrakastaz bukatu da Etxalarren herri mailako lagun ezkutua. Apirilaren 23an, Nazioarteko liburuaren Egunarekin batera, parte hartzaileak Kultur Etxera gerturatu ziren, bakoitza bere liburua jasotzera. Haurrak izan dira parte-hartzaileen erdiak eta 25 lagun inguru helduak. Demak gustura eta kontent, hartu duten opariarekin