Mendialdeko Elikagaien Katalogoa aurkeztu dute

Ttipi-Ttapa mai 03

Mendialdeko ekoizleei buruzko informazioa bildu dute liburuxka batean. Bertan, ekoizle eta eraldatzaileak nongoak diren, haiekin kontaktuan jartzeko bideak, eskaintzen dituzten produktuak eta zein saltokietan saltzen dituzten jaso dute. Apirilaren 25ean egin zuten katalogoaren aurkezpena Lekunberrin eta Leitza, Larraun eta Araizko hainbat eragile gonbidatu zituzten. Hitzordua baliatuta, Cederna Garalurreko teknikariak Mendialdeko elikadura proiektua aurkeztu zuen eta  Habelarteko ordezkariak elikadura sistemen inguruko azalpenak eman zituen. Marc Badalek gidatutako dinamika bat ere egin zuten bertaratu ziren eragileek eta urtero antolatzen dituzten otorduetan ze elikagai eta non erosten dituzten aztertu zuten.

'Dragoi jagolea' eta 'Radical' filmak ikusteko aukera izanen da asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa mai 03 Leitzaldea   Leitza

Maiatzaren 4an eta 5ean, zinema eskaintza izanen dute Leitzako Herri Aretoan. Haur eta gaztetxoei zuzendutako Dragoi jagolea filma emanen dute 17:00etan eta iluntzean, 19:30ean, Christopher Zalla zuzendari mexikarraren Radical komedia dramatikoa ikusteko aukera izanen da. Emanaldietarako sarrerak internet bidez edo leihatilan eskura daitezke saioa hasi baino ordu erdi lehenago.