Jeiki abesbatzak eta Iruñeko Orfeoiak emanaldia eskainiko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 1a, 13:00

Jeiki abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten ekitaldietako bat da.

Jeiki abesbatzaren 50. urteurreneko ekitaldien baitan, Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du Elizan 20:00etan. Jeikiko kideek ere lau abesti eskainiko dituzte beraiekin eta hainbat ezusteko izanen direla iragarri dute. Sarrera 15 euro ordaindu beharko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun