Ehunka lagun bildu dira Iruñeko karriketan Nafarroarentzat elikadura subiranotasuna eraiki dadin eskatzeko

Ttipi-Ttapa api 29, 20:00 Mendialdea

12 nekazaritza-entitatek deitu dute larunbateko martxa, eta kontsumo arduratsuko ekimenek, talde ekologistek eta lurraren aldeko taldeek, feministek, gobernuz kanpoko erakundeek eta tokiko entitateek babestu dute, bertzeak bertze. Martxak hiriburuko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu, Baluartetik Gazteluko plazaraino

Pediatra falta salatzeko argazki erraldoia atera dute Leitzan apirilaren 27an

Ttipi-Ttapa api 29, 15:15

Egoera salatu eta ikusaraztea, horixe izan da Leitzan apirilaren 27an atera duten argazkiaren helburua. Maskara txuriak jantzita, Osasun departamentuarentzat ikusezinak direla irudikatu nahi izan dute Leitzako, Aresoko, Aranoko eta Goizuetako herritarrek. Leitzako konpartsako kideak eta suhiltzaileak ere batu zaizkie, batzuen erraldoiekin eta besteen sirena hotsekin Iruñetik entzun edo ikusiko dituztelakoan. 

Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan, Bortziriak Lesaka
Iturengo Herriko Etxea, Ituren
Lesakako udaletxea, Bortziriak Lesaka