Hamargarren urteurreneko ospakizunekin hasi da Bidazi elkartea

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 11:30

Bidazi Bidasoaldeko kontsumo elkarteak hamargarren urteurreneko ospakizunak hasi ditu. Joan den ortziralean hitzaldia egin zuten Beran eta larunbatean ekoizleak ezagutzeko bisitak egin zituzten.

Joan den ortziralean egin zuten urteurreneko ospakizunetako lehenbiziko ekitaldia eta 30 bat lagun bildu ziren Goiuri Alberdi Arestiren Elikadura sistema osasunaren begiradatik hitzaldian. Hitzaldia «hagitz interesgarria» izan zela kontatu dute. Horren ondotik, merienda egin zuten eta kontatu dutenez, «oraingo eta aspaldiko lagunak patxadaz solastatzeko aukera izan genuen».

Larunbatean, berriz, ekoizleak bisitatzera ateraldiak antolatu zituzten eta Zugarramurdiko Martinea baratzea eta Arizkungo Dutarimuno oilotegia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun