Benito Taintaren omenezko pilota txapelketako nagusiek lehen jardunaldia izanen dute maiatzaren 2an

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 1a, 12:00

Lesakako udal pilotalekuan ortzegunetan jokatuko dituzte Benito Taintaren omenezko lau eta erdiko pilota txapelketako nagusien partidak.

Igandean abiatu zen Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketa. Kadete eta jubenil mailakoek jokatu zuten lehen jardunaldia eta maiatzaren 2an, ortzegunean, nagusien txanda izanen da. Lehen jardunaldiko hiru partida jokatuko dituzte eta bertzeak maiatzaren 9an.

Nagusiak

Maiatzaren 2an, ortzegunean 18:30ean Lesakan

Ibai Aramendia (Aranpilota) – Jon Tirado (Beti Onak)

Felix Conde (CD Eibar) – Borja Berruete (Oberena)

Jon Gastesi (Aranpilota) – Oihan Obregozo (Eple)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun