Felix Errandonearen omenezko memoriala jokatuko dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 2a, 09:00

Txirirndulariak iazko memorialean Iamotenean parean.

Asteburu honetan ere txirrindularitza protagonista izanen da Beran. Igandean jokatuko dute Felix Errandonea zenaren omenezko XLVI. memoriala. Junior mailako txirrindulariak ariko dira eta 72 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Honako ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek: Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga eta Beran, Mitxiren borda eta handik helmugara.

Gure Txokoak antolatu du lasterketa, eta txirrindulariak 11:00etan aterako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun