Herri kirol erakustaldia eginen dute bihar goizean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 16:30

Igantziko Herri Kirol Taldeak antolatu du jardunaldia. Argazkia: Bidal Etxarte.

Igantziko Herri Kirol Taldeak antolatuta, bihar goizean, maiatzaren 1ean, herri kirol jaialdia eginen dute Lesakako pilotalekuan. 11:00etan egin dute hitzordua eta Arantzako, Berako, Baztango Basaburuko eta Igantziko kirolariek parte hartuko dute. Kimuen, haurren eta kadeteen mailetako gaztetxoak ariko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun