Mundu osoko 50 disc golf jokalari espero dituzte asteburuan Irrisarrin

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 13:30

Nafarroako irekiaren laugarren edizioa jokatuko da asteburuan Irrisarrin.

Espainiako Koparako baliagarria den Nafarroako Irekiaren laugarren edizioa jokatuko dute larunbatean eta igandean Igantzin

Nafarroako disc golf irekiaren laugarren edizioa jokatuko dute asteburuan Igantziko Irrisarri Landeko zelaian, Baxi Basajauna elkarteak antolatuta. Etxeko taldeko jokalariez gain, Lekunberri, Bilbokoak eta mundu osokoak espero dituzte, Espainiakoak ez ezik, AEBkoak, Finlandiakoak, Austriakoak eta Frantziakoak ere. Denera 50 jokalarik eman dute izena Espainiako Koparako baliagarria den hirugarren proba honetan.

Lehiaketa larunbatean 09:30ean abiatuko da, lehen itzuliarekin. Bigarren itzulia larunbatean 15:00etan hasiko da eta hirugarrena eta azkena igandean 09:30ean. Maiatzaren 3an, ortzirale arratsaldean binakako lehiaketa bat ere jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun