Trapatan dantza ikasteko aukera izanen da ortzegunetan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 12:00

Dantzariak iaz Trapatan dantza dantzatzen San Pedro egunean.

San Pedro egunean, ekainaren 29an, Trapatan dantza egien dute hainbat dantzarik txistularien laguntzaz Donezteben. Aurten Trapatan dantza ikasteko aukera emanen diete herritarrei, eta ortzegunetan elkartuko dira aste honetan hasita. Hitzordua eskolako gimnasioan paratu dute 21:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun