Andoni Espelosin da Sunbillako Ulibeltzak elkarteko lehendakari berria

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 18:00

Hainbat gai landu zituzten Sunbillako Ulibeltzak elkartearen batzarrean. Argazkian, 2022ko elkartearen eguna.

Sunbillako Ulibeltzak elkarteak urteko batzarra egin zuen apirilaren 26an. Zuzendaritza batzordeko karguak banatu zituzten eta Andoni Espelosin da lehendakari berria eta Iñigo Agesta lehendakari ordea, Haritz Bereau idazkaria eta Joana Hernandorena diruzaina. Bokalak, berriz, Koldo Herrera, Maite Aizkorbe, Jon Anzizar eta Aitor Etxalar izanen dira.

Gainerakoan, elkartearen zerikusia duten gaiak landu zituzten bileran: garajeko obra, kanpoko toldoak auzolanean aldatzeko proposamena, barbakoa berria, garbitzaileen kontratua edo kanpoko barandaren aldaketa. Gainera, heldu den urteko Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzeko asmoarekin daude eskolako bosgarren eta seigarren mailakoak eta laguntza gisara, Ulibeltzak elkartearen izenean kamisetak atera eta ordaintzea onartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun