Challenge Saltoki Galtzagorri saria irabazi du Eneit Bertiz sunbildarrak Izkuen

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 1a, 19:00

Eneit Bertiz (eskuinean), 23 urtez beheitikoan garaile Izkuen, bertze kategorietako irabazleekin batera. Argazkia: Amaia Apezetxea

Igandean jokatutako proban bizkorrena izan zen 23 urtez beheitiko kategorian eta hirugarren sailkapen orokorrean

Izkuen Challenge Saltoki Galtzagorri mendi bizikleta saria jokatu zen apirilaren 28an Izkuen. Bertan sunbildar kuadrilla batek parte hartu zuen. Horien artean eta urteroko maila onari eutsiz, Eneit Bertiz Apezetxeak, berriz ere 23 urtez azpiko kategorian garaipena lortu zuen. Gizonezko Scratch edo sailkapen orokorrean, berriz, hirugarren postua eskuratu.

Gainontzeko sunbildarrek ere, Ander Apeztegiak, Aimar Agestak, Jone Bertizek eta Sara Gartziak ere emaitza politak lortu zituzten eta, garrantzitsuena dena, parte hartu eta kirolaz gozatu zuten. Segi horrela eta kirolaz gozatu.

Eneit Bertiz Izkueko proban. Argazkia: Amaia Apezetxea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun