Udaberriko erremonte txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean Oibarren

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 09:00

Eloy Otxandorena doneztebarrak (argazkian pilota astintzen), lehen aldiz txapelketa ofiziala jokatuko duen Xuban Iturregi iruritarra izanen du arerio aitzineko kuadroetan.

Txapelketa ofizial batean lehen aldiz jokatuko duen Iturregi iruritarra eta Otano, Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra ariko da

Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko erremonte txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 5ean, igandean 17:00etan Oibarko pilotalekuan hasiko den jaialdian. Txapelketako partidan, Xuban Iturregi iruritarra eta Iruñeko Alde Zaharreko txapelketa irabaztetik datorren Otano, Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra ariko dira. Lehenbiziko partidan, Matxin III.a eta Baztan, Jon Sagaseta iruritarraren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.

Jaialdiko sarrerako prezioa 7 eurokoa izanen da eta aldi honetan ANECS elkartera (Zangoza aldeko haur gaixoen elkartea) bideratuko dute oso-osorik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun