Goizuetako eta Aranoko umeek bat eginen dute larunbaterako antolatu duten mendi irteeran

Ttipi-Ttapa mai 20, 11:00

Goizuetako eta Aranoko guraso elkarteak proposamen berezia egin du maiatzaren 25erako. Bi herrietako umeak elkartzeko egunpasa antolatu dute. Mendi bueltaxka batekin hasiko dute eguna, elkarrekin bazkaldu eta festa izanen dute arratsaldean. Bazkarirako eta autobuserako izena ematea Goizuetako estankoan egin beharko da asteazkena baino lehen. 

AITATASUNA
«Berdintasuna lortzeko teoriatik praktikara salto egin behar da»

Ttipi-Ttapa mai 18 Leitzaldea   Goizueta

Iñigo ELIZEGI ERBITI, Goizueta

23, lau eta bi urteko seme-alaben aita da Iñigo Elizegi Erbiti, eta aitatasunaz gozatzen ari da. Ez du beti horretarako modurik izan eta hortaz, orain, aukera izanda, ez du beste aldera begira egon nahi.